[English version] [Versión en castellano]
Harri tipografia bezero baten enkargu bitxi baten ondorioz jaio zen, behintzat kontzeptualki. Haren eskaera zera izan zen: “gure logoa euskal munduarekin lotura garbia izatea nahi dugu, baina harategietan eta sagardotegietan erabiltzen den euskal tipografia hori erabili gabe” – euskal grafiaren estiloari erreferentzia eginez.
Euskal Herriko paisaia bisualari erreparatuz gero, badago zalantzik gabe bisitariei nabarmen gertatuko zaien kontu bat, haiek tipografiaren ezagutza izan ala ez: eskualde osoan zehar letreroetan, seinaletan, karteletan eta nonahi ikus daiteken tipografia bitxia. Oso letra lodiak dira, harrian zizelkatua daudenen ezaugarriak neurriz gorako moduan aplikatzen direlarik, trazuak konkaboak bihurtuz eta haien muturretan izkina zorrotzak sortuz era bitxi batean. Zenbait kasuetan itxura baldar eta landugabea dute, aintzinako argin bat eginda balira bezala. Horregaik, ez da harritzekoa maiz janari dendetan, jatetxeetan, sagardotegietan edo antzeko zerbitzuetan erabili izatea tradizioa, benetakotasuna eta euskaltasuna bezalako kontzeptuak helaraztea denean helburua.

Arrandegia Getarian. Iturria: Juan Luis Blanco
Irudi dotoreago bat behar zuten, eta haien premia beteko luken tipografia bat eskuratzea ezinezkoa izango zela konturatu nintzen. Ez zen existitzen. Hutsune horretaz konturatzean zerbait egin behar zela erabaki nuen. Zenbait urte geroago Harri tipografia, euskal tipografia “gaingabetua” bezala definitu nuen, ohiko letra lodi eta potoloen formekin kontraste ikaragarria egingo luken alfabeto fin eta dotorea izan zelako haren abiapuntua. Proiektuan bariante lodi horiek gehitu nituen ere bai, noski, haiek izan baitziren diseinu erizpide nagusiak zein detaileentzako inspirazioaren iturria: euskal kutsua eransteko ezinbesteko osagaiak.

Harri Display famili tipografikoa, Light aldaeratik ExtraBold bertsiora. Iturria: Juan Luis Blanco
Harri tipografiaren proiektua eta diseinua Euskal Herrian egin ziren. Eta herrialde honetako jendea definitzen duen zerbait badago —bere ideia politikoak edozein direla ere— nazionalismoari buruzko eztabaida sutsuak dira. Ondorioz, zaila da euskal kulturarekin zerikusia duen edozein gai jorratzea, nazionalisten eta ez-nazionalisten arteko eztabaidan edo, zehatzago esanda, nireNazionalismoaren eta zureNazionalismoaren arteko eztabaidan erori gabe. Jakina, euskal tipografiaren jatorriari buruz hitz egiten dugunean —edo, zehatzago esanda, euskal errotulazioaren estiloari buruz—, oso ohikoa da kontrajarriak diren jarrera horiekin topo egitea. Horrela, badira estilo hau Euskal Herriko bertako fenomeno originaltzat hartzen dutenak alde batetik. Baita XX. mendeko lehen hamarkadetan gorakada izan zuen euskal nazionalismoaren asmakizuntzat hartzen dutenak ere, eta beraz, ezin dela euskal tradiziotzat hartu.
Nire iritsiz osatugabeak dira bi interpretazioak, baina modu bitxian osatzen dute elkar. Bistan da mugimendu nazionalistek irudi sistema bat erabili eta sustatu zutela, XX. mendearen hasierako euskal gizartean nabarmentasuna eta presentzia indartzeko, eta tipografia, alde horretatik, ahalmen ukaezina duen tresna bat da. Baina zaila da sinestea erakunde nazionalista bateko propaganda-arduradunaren asmakizun hutsa izan zela. Inspirazio-iturri argiak daude, eta hainbat adituk zalantzik gabe aipatu dituzte euskal nazionalismoari buruz dituzten ideiak edozein direla ere. Iturri horiek Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako iparraldeko eremu batzuetan dauden hilarri eta ateburuko inskripzio zaharrak dira. Inskripzio horiek —batzuk XVII. mendekoak— Europa osoan zehar nonahi zeuden inskripzio garaikideen estilo beretsuarekin daude eginak.

Ezpeletan aurkitutako inskripzioa. Iturria: Juan Luis Blanco
Beraz, zentzuzkoa dirudi ondorioztatzea ez dela guztiz asmakizun berri bat, ezta ere guztiz errotua dagoen euskal tradizio bat. Hori esanda, niri benetan originala eta aipagarria iruditzen zaidana da forma horiek nola eboluzionatu duten jatorri hartatik. Eta are deigarriagoa haien erabilpena nola hedatu den identitate ikurra bezala Euskal Herriko txoko guztietaraino. Euskaldun asko letra-estilo horren bidez identifikatuta sentitzeak, baina, batez ere, urruneko lekuetako pertsonek grafia hori euskal jatorriarekin zalantzik gabe lotzeak eragiten du, praktikan, euskal grafia gisa definitzea. Eta hori ez da gertatu antzeko inskripzioak zeuden beste tokietan.

Zizelkatze-ariketa harrian, Reading-ko MATD ikasketetan egindakoa. Iturria: Juan Luis Blanco
Antzinako inskripzio horietan goi-erliebean zizelkatutako letretatik hartzen ditu Harrik bere ezaugarri esanguratsuenak. Teknika horretan letren arteko espazioa beheratu behar denez, espazioa aurrezteko konposizio-baliabide interesgarriak sortzen dira (horietako batzuk OpenType programazioaren bidez lortzen dira Harri tipografian). Jakina, gaur egun erabiltzen diren formak kontuan hartzen dira, baina beti antzinako formei eta haien aurrekariei erreparatuta: inskripzio erromanikoak eta, azken batean, maiuskula erromatarrak alegia; horien proportzioek gidatzen baitute Harri tipografiaren oinarrizko alfabetoa. Euskal tipografia fin eta erabilgarria diseinatzea da idea nagusia —nire bezeroaren beharrak ase ahal izango zituen hori—, eta, aldi berean, bere pisu-barianteen bidez haren euskal grafiaren bilakaera bitxia erakustea, inspirazio erromatarreko “light” aldaera dotoretik hasita, pisutsu eta adierazkorra den “Extra Bold” barianteraino, non gaur egungo formen islada nabarmenagoa da. Osagarri gisa, harrizko inskripzio bakoitza paregabea egiten dituen konposizio-baliabide horiek karaktere alternatibo automatizatu gisa erabil daitezke Harrin. Azkenik, Harri tipografiak 4 aldaera estilistiko ditu (“Stylistic sets”), eta, horiei esker, euskal izaera areagotu eta nabarmendu daiteke, ezaugarri bereizgarrienetako batzuk indartuz, edo, bestela, gutxitu daitezke, emaitza erabat neutroagoa lortuz, erabilera orokorragoetan erabil daitekeena.
Harri izena proiektuak oinarritzat hartu duen aintzinako harrizko inskripzioen omenez aukeratu nuen. Harri Text testu luzeentzako diseinaturiko bertsio berria da. Maiuskulak, maiuskula txikiak, minuskulak, italikak (kursibak) eta karaktere-sorta zabalagoa eskeintzen ditu.